XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iñigo - Pozik hago? Iñigo - Kardenalak, nork uste huan ba?.

Iñigo - Zer dinuek horko hire lagunek? Iñigo - Ia ba, punturik ez galdu orain, kontuan ibili.

Iñigo - Ondo iduritzen zait, oso ondo, berei ere beren garrantzia eman behar zaie, horrela gogor lan egingo ditek, eta Maritxu?.

Iñigo - Zorionak eman eutsi itxaropen horri.

Iñigo @- Hi, bigar etorri hadi, berri interesgarriak dauzkagu.

Iñigo - Bai, agur, bigar arte, agur.

Xabier - (Sartzen da) Zein zian? Iñigo - Imanol.

Xabier - Pozik egongo duk? Iñigo - Bai, auzakide bazkun bat egitea pentsatu dutek.

Xabier @- Hura leku txarra duk, baina txikia, eta han egin daitekek.

Iñigo - Lagundu egin beharko, elizatxo baten aurreproiektoa egin ezkero, han Karitas ipini daitekek, eta....

Xabier @- Bai, baina apaiz batekin beharko litukek.

Bigar hitz egingo diagu, eta orain lotara joan hadi, gaur hamar bider esan diat.

Esne beroa eramango diat. (Sua piztu eta hasten da).

Iñigo - Gabon pasa (Eztulka geletako atean sartzen da. Xabierrek buruarekin zinuak egingo ditu. Sukaldea pizkat jasoko du).